domingo, 22 de diciembre de 2013

martes, 17 de diciembre de 2013

Hurrengo lerroetan irakasle funtzioan ikasitakoaz mintzatuko naiz.

Hasteko, mapa kontzeptualan ageri den bezala, hiru azpigaitan banatuko dut ikasgaia. Alde batetik lan taldea, bestetik bakarkako lana eta azkenik lan modularra.

Lan taldeari dagokionez, uste dut ikasgaiko alderik garrantzitsuena dela, lauhilabete honetan zehar egin ditugun lan gehienak taldeka izan baitira. Aspektu hau nabarmendu nahiko nuke, nire ustez, ikasteko metodorik egokiena delako. Ikasturte hasieran, blog bat sortu genuen txo taldekoek, bertan hezkuntzari buruzko albisteak ipini ditugu, honek balio zian dit ehin batean gaur egungo hezkuntzaren egoera zein den jakinaraztea.
Bestalde, lan konkretuetan finkatuz, tutoretzarena, ebaluazioarena eta autoritatearena aipatu nahiko nituzke. Tutoretzaren lanak balio izan dit tutore baten papera nolako den jakiteko. Ariketa oso ongi planteatuta zegoen eta taldeak gogotsu hartu duelakoan nago, horren bidez errealitatera asko hurbildu ginen eta argi gelditu zen tutore batek nola planteatu behar duen bilera bat gurasoekin, zer nolako jarrera izan behar duen...
Ebaluazioarekin jarraituz, errebalida on bat izatea oso garrantzitsua dela uste dut, bestela oso zaila da nota zehatz bat jartzea. Ariketa hau ere niretzat oso betegarria izan da, azken finean, benetako egoera batetara eramaten gaituelako, nik gai bat azaltzea eta beste ikasleak gero niri azaltzea. Ariketa honen bidez ikasi dut behar den bezala ebaluatzen.

Bakarkako lanei dagokienez, esperientzia oso atsegina izan zen nire irakasle miresgarriarekin bat egitea elkarrizketa bat egiteko eta hezkuntzan bizitakoak azaltzea. Hemen hainbat gauza ikasi nituen, alde batetik irakasle bat izan behar dituen jarrera edo ezaugarri nagusienak eta bestetik zeintzuk izan daitezkeen irakaskuntzaren onurak eta zailtasunak.

Bukatzeko, lan modularrari dagokionez, ikerketa lan bat egiten ikasi dut. Oso baliagarriak iruditu zaizkit ikasgai honetan emandako testuak oso zehatzak eta mamitsuak direlako. Bigarren ikerketa lana izanik, hasieran egiten nituen akats batzuk hobetzera ekarriko dit. Honekin esan nahi dudana da asko ikasi dudan ikasgaia dela eta errealitatera gehien hurbildu dena.

ikasitakoa

Ikasgai honetan, irakaskutza funtzioan, zer ikasi dudan azalduko dut. Lehenik eta behin irakaskuntza futzioa zertan datza ikasi dut, ze nolako irakaslea eta ze nolako eginkizunak dauzkan irakasle batek.

Ikasitakoa 4 ataletan bereiztuko ditut. Blogan, taldeko lanetan, bakarkako lanetan eta klasean egindako ariketekin, ekintzekin ikasitakoa.

Blogan hastero hainbat sarrera egin behar genituen, non hezkuntzarekin erlazionatutak dauden hainbat berri, bideoak .. sarrerak sartu, eta horrekin gaur egungo egoera barneratu.

Taldeko lanan adibidez tutoretzarekin asko ikasi dut. Lan praktikoetan uste dut gehiago ikasten dugula, eta tutoretza lana egiterakoan, irakasle baten paperan sartu behar ginen. Bilerak antolatu, bai bakarka bai taldeka, beste taldeei lagunduz. Errubrika egiterakoan eta gero notak jartzerakoan.
Autoritatea beharrezkoa da hezkuntzan, ikasleak bestela jarrera desegokiak har ditzazkete. Bestalde aipatu beharra dago generoari dagokionez gizonak autoritatearen protagonistak urte hauetan zehar izan dira.
Irakaslearekin elkarrizketaren ondorioak blogan esan genuen bezala, izan ziren hezkuntza eta kirola batera landu behar direla, nahiz eta kirola nekagarria izan, gure gorputza aktibatzen du, eta ikasterako hobegarria da aktiboki egotea. Baita norberaren burua ezagutu behar dugula. Askotan egun txarrak ditugu, eta horretatarako pazientzia eta lasai egon behar garela ikasi nuen. Haurrak ez dute ordaindu behar gure egun txarrak eta haiekin egoterakoan lasai egon behar gara.

Bakarkako lanetan, adibidez lan modularra egiteko erabili ditudan testuetan idei nagusi asko atera nituen, adibidez emakumeak burmuina handiagoa daukatela, historian zehar emakumeen analfabetismoa nolakoa izan da, eta zer egin behar da berriro ez gertatzeko..

Klasean egindako ariketetan adibidez, 3. astean egindako kartelekin, LOE eta LOMCEren ezberdintasunak ezagutu nituen, irakasle baten betebeharrak zeintzuk dira, lege aldaketen ondorioak...
Bukatzeko esan beharra dago ikasgai honekin nire ustez, asko ikasten dela. Irakasle batek nola izan behar den irakasten digu, eta oso inportantea da jakitea nola izan behar da irakasle bat.

irakaskuntza funtzioaren mapa kontzeptuala


hau da irakaskuntza funtzioari buruz egindako mapa kontzeptuala.

lunes, 16 de diciembre de 2013

Irakasle funtzioan ikasitakoa

Irakasle funtzio ikasgai honetan hainbat gauza berri ikasten joan nahiz irakaskuntzari buruz lauhileko honetan. Kontzeptu edo atal hauek honakoak dira.


Ikasi dudan gauzarik garrantzitsuena, eta aldi berean zailena, taldean lan egitea izan da. Taldeak kurtso hasieran egin genituen eta denbora guzti honetan zehar elkarlanean egon gara. Esan dudan bezala, gauzarik zailena izan da, taldeko kideak toki ezberdinetan bizi garelako, eta ez dugulako asteburuetan batera lan egiteko aukerarik izan eta lanak modu egokiagoan antolatzeko betarik izan. Lan egiterako orduan, batzuetan kostatu izan zaigu denok batera elkartzen, eskolaz kanpo bakoitzak baditugulako beste egin behar batzuk baita ere, baina nahiko ondo moldatu izan gara denboraldi honetan eta talde lanean etorkizunean hobeto aritzeko balio izan didala uste dut.


Ikasi dudan beste gauza bat gurasoekin bilera bat antolatzea izan da. Nire eta nire taldearen kasuan bakarkako bilera antolatzea egokitu izan zaigu, eta modu onean lan egin dugula uste dut. Hau egiteko, lehenbizi ikasle baten kasu bat prestatu dugu, eta berari buruzko informe bat egin dugu. Gero bilera bideo baten grabatu behar genuenez, honen gidoia prestatu dugu eta txostena baliatuz eta beste talde baten laguntzaz bideoa grabatu dugu. Azkenik autoebaluazio bat egin dugu. Ariketa hau baliagarria iruditu zait etorkizunerako, baina denbora falta izan zaigula uste dut lan hobea egiteko.


Horrez gain, autoritateari buruz ere hainbat kontzptu ikasi ditut. Hezkuntzan emateaz gain, gizartean betetzen dituen funtzioak ikasi dutut, autoritate mota ezberdinak zein diren ikasi dut, generoan duen garrantzia ikasi dut eta historian zehar izan duen garapena zein den jakin dut. Horretarako, taldean batu gara eta gai honi buruzko informazioa bilatzen hasi gara. Blogean honi buruzko sarrera bat egin behar izan dugu eta ondoren, honen aurkezpen bat prestatu talde txikitan azaltzeko. Taldean batu izan ditugu eginbeharrak eta azkenik denon artean batu eta guztion informazioa elkartu dugu azkenean aurkeztutako aurkezpena prestatzeko. Ariketa hau baliagarria izan zait, honi buruz eta beste hainbat azalpenetako gaiei buruz eginiko aurkezpenez datu baliagarri batzuk ikasi ditudalako.


Aurrekoetaz aparte, azalpenak emateko gaitasuna lortzen pixkanaka ikasten nabil. Atal hau garrantzitsua iruditzen zait, azken finean atal praktikoa baita eta irakasle batek egunero egin beharrekoa, bere helburua azlapen bai teoriko edo bai praktikoen bidez ikasleei kontzeptu ezberdinak irakastea baita. Hau ikasten joateko azalpenak egiteko hainbat ariketa egin ditut. Ariketa hauek talde txikietan izan dira, eta zer moduz aritu naizen jakiteko, entzuleei galdetu diet nota bat jartzeko, hurrengorako zer hobetu behar dudan jakiteko, eta aholkuren bat baldin badute, esateko.



Hau guztia esan eta gero, uste dut azaldu dudala nire ustez ikasgai honetan lauhileko honetan zer izan den ikasi dudana eta nola ikasi dudan. Nire oroimena erabilita behintzat hau izan da, eta horrelako arrazoimena erabili dut, azken finean gogoratzen ez ditudan ariketak ez didatelako balioko uste dut nire etorkizuenan, eta aipatu dudana garrantzitsua izan daiteke lanbide honen oinarriaren bat pixkanaka barneratzen hasteko.

domingo, 15 de diciembre de 2013

Mapa kontzeptuala


Irakasle funtzioa: irakasgaian ikasitakoa

Irakasgai honetan irakasle baten lana zertan datzan ikusi dut. Gainera klase hauetan alde praktikora askotan jo dugu eta hori, nire ustez, irakaskuntza munduan garrantzitsuena da. Honen adibide argia irakasleari egindako elkarrizketa da. Elkarrizketa honi esker irakasle baten lana zelakoa den ikusi dut. Eta askotan irakaskuntza munduan kanpotik ikusten ez diren gauzak beste alde batetik ikusi ditut.

Taldean ere lan egiten ikasi dut. Azken finean Blog-aren jarraipena ez da momentuko lan bat soilik izan. Honekin lanean jarraipena izaten ikasi dut eta ni urtetan zehar jarraitasuna askotan falta izan zait. Lan honen bitartez ere beste kideen ideiak entzuten eta baloratzen ikasi ditut.

Beste alde batetik irakasle baten zer eginen barnean tutoretza plangintza bat zelan doan eta zelan burutu behar  den ikusi dugu. Irakasle on bat izateko, tutore ona ere izan behar zara. Eta gurasoekin batzarrak egiterako orduan zelako portaera eta joera eraman behar duzun haiek eroso sentitzeko ikasi dut.

Nire ustez irakasgai honetan lanarekiko jarraitasuna oso garrantzitsua da eta niri konkretuki hasieran pixka bat kostatu zait. Izan ere, nire bizitzan zehar ikasketan munduan ez dut jarraitasun handia eduki. Egia da, hasiera baten egin beharreko gauza asko ez zutela ezertarako balio pentsatzen nuela, baina klaseak aurrera joan ahala, ikusten joan naiz egindako ariketak garrantzia handia eduki dutela irakaskuntza munduari dagokionez. Hilabete hauetan zehar ikusi dut irakasle izatearen garrantziaz, izan ere irakasle batek pertsonak garatzen laguntzen ditu eta horrela gizarte on bat eraikitzen laguntzen da.

domingo, 24 de noviembre de 2013

Hezkuntza tradizionalaren fartsa



Bideo honetan ikusi dezakegu gaur egungo eta historikoki egon den debate ireki bat. Eskola nagusiak eta hezkuntzaren artean.
Ez dugu sinesten eskola tradizionaletan, baina bai hezkuntza libre batean eta eskola biziretan.


Bideoan ikusi dezakegu hainbat kritika, adibidez: "educar es educar juntos a ser humanos, pero sin un curriculum de un ministro o un tirano"

SUMMERHILL ESKOLA

Alexander Neill, Eskoziako pedagogo bat da. Ordezkapenak egin zituen eskola desberdinetan, esperientzia horretan zigor fisikoak asko harritu zioten. 1924an, Summerhill eskola sortu zuen, bertan sistema pedagogiko askea ezarri zuen (etxerako lanik gabekoa). Neillek eskola sortu baino lehen pedagogo bat ezagutu zuen, Homer Lein, honek eragin handia sortu zuen Neillengan (autogobernua, umeen emozioen lanketa, emaitza akademikoen aurretik). Summerhill eskola demokratikotzat hartzen da, bertan, arauak, legeak, erabakiak etab…denen artean adosten baitira. Horretarako, garrantzitsua da umeak txikitatik sexu desberdineko pertsonekin erlazionatzea. Eskola honetan, garrantzi izugarria ematen zaie emozioei, Neillen arabera, umeen ongizate emozionala azterketen emaitzen gainetik dago. Helburu hori lortzeko askatasuna eskaintzen zaie bertako ikasleei (norberak egin nahi duena egitea, besteak mindu gabe.). Aipatzen du, ume aske batek pertsonalitatea erakusten duela, horregatik eskola izan behar du leku bat non umeek haien identitatea zein den defini dezaketela. Jolasak Summerhilleko jarduera garrantzitsuenetarikoa da, bertan ikasle bakoitzaren sormena lantzen delako.

Bideo honetan, irakasteko modu desberdin bat planteatzen dutenez, interesgarria iruditu zait aipatzea. Gainera, hausnarketa bat egitera bultzatzen duela uste dut azaltzen diren esaldi sakon guztiengatik.

domingo, 17 de noviembre de 2013

Homeschoolinga Espainian

Ikuspuntu ezberdinak daude Espainian homeschoolingari buruz. Hurrengo web orrian informazio gehiago utziko dizuet zerbait gehiago jakin dezazuen.

Hezkuntza Finlandian

Bideo honetan azaltzen du zergatik den Finlandian hezkuntza hobea duen herrialdea. 10 ezaugarri nagusi azaltzen ditu zergatik Finlandia bihurtu den eredua hezkuntzari dagokionez. Bideoan agertzen den neskak esaten du familia eta eskolaren arteko harremana oso ona izan behar dela hezkuntza munduan aurrera pausoa emateko. Nahiko bideo interesgarria iruditu zaigu gaur egun Finlandia eredutzat hartu behar delako.

sábado, 9 de noviembre de 2013

Klase batean autoritatea lortzeko dauden modu ezberdinak

Jarraian datorren web orrian, irakasle batek autoritatea lortzeko egin ditzaken hainbat gauza agertuko dira. Baliagarriak izan daitezke.

sábado, 2 de noviembre de 2013

Autoritatea


AUTORITATEA
GARRANTZI OBJETIBOA (Autoritatea orokorrean)
Autoritatea gizartean edozein esparrutan aurki dezakegu, ez da bereziki klaseetan eman behar. Autoritatea arauak errespetatzeko beharrezkoa den jarrera bat da, hartutako erabakiak exekutatu eta burutzeko eskumena duena. Gizartearen barruan autoritatea ikusten den esparru nagusienetako bat familia da. Bertan, gurasoek beraien seme-alabengan influentzia maila bat erakusten dute eta horrekin zer den zuzena eta zer ez adierazten diete.
HEZKUNTZAN DUEN ERAGINA
Autoritatea lantzerakoan bide desberdinak aurki ditzakegu helburu konkretu hau lortzeko. Lehenbizi irakasle batek saiatu behar du bere klasea kontrolpean izaten eta horretarako autoritatea ezin besteakoa da. Ikasleak konturatu behar dira irakaslea dela gela horretan agintzen duena eta haien heziketaren partaide izan behar duenez harenganako errespetua eduki behar dute.
Irakasle batek beti mantendu behar du ikasleenganako gertutasun bat eta ahal duen guztietan haien lan metodologia egokitzen saiatu behar da, baina aldi berean, autoritate maila mantentzen. Irakasle askok, nahiago dute ikasleek errespetuz begiratzea, lagun bezala edukitzea baino, izan ere, irakaslea ikasleei laguntzeko dago baina ikasleek ez dute laguntzat hartu behar bestela gelan ez da behar den giroa sortuko.
Ikasleengandik aparte, gainontzeko irakasle eta erakundeekin ere eduki behar du autoritatea irakasle batek, izan ere,  irakasle batek bere ideiak defendatu eta gainontzeko pertsonen aurrean erakutsi behar ditu beldurrik gabe eta besteek zer esango duten pentsatu gabe. Horrela benetan ikusten da bakoitzak duen izaera eta besteenganako izan dezaken autoritatea.
GENERO IKUSPEGIA
Autoritatean genero ikuspegia oso inportantea da. Betidanik gizartean autoritatea/boterea eduki dutenak gizonak izan dira. Ia leku guztietako kargu gorenak, presidenteak gizonak dira. Gizona betidanik ikusia izan da emakumea baina indartsuagoa, boteretsuagoa, autoritate gehiagorekin …
Gure familietan, Aita da autoritatearen rola betetzen duena. Emakumearen irudia ikusita egon da zaintzari moduan, bere seme-alabak zaintzeko ikuspegian, baina emakumearen botere afektibo hori autoritate eza bezala kontsideratuta dago.
Enpresetan kasu berdina ikusten dugu, gauzak aldatzen ari dira gutxika, baina kargu altuenetan gizonak daude, adibidez ikastoletan, zuzendaria kasu gehienetan gizona da. Klaseak emateko orduan baita autoritatea ikusten dugu.

ITURRI GARRANTZITSUAK ETA ESANGURATSUAK
Erabiliko iturrien artean
Wikipedia: Orrialde hau autoritatea zer hitzekin definitzen den zehazteko erabili dugu, interpretazio bat edo beste sor daitezkeelako gai honen inguruan
www.profesorfrancisco.es/2009/12/autoridad-en-el-aula.html: Web orri hau irakasle batek ikasleenganako autoritatea zenbat modu ezberdinetan inposatu daitekeen begiratzeko erabili dugu. Bigarren hezkuntzan dago gehiago zentratua, baina lehen hezkuntzarako ere baliagarria da.

martes, 29 de octubre de 2013

Gaiaren aukeraketaren zergatia

Guk jorratuko dugun gaia irakasleak klase baten barruan eduki behar duen autoritatea da. Hainbat ideia baztertu ondoren hau aukeratzea erabaki dugu taldean uste dugulako egokiena dela gure egoerarako. Autoritateaz hitz egiten duguenean, irakasle batek klase bat ematerako orduan ikasleak era zuzen batean gidatzeari deritzogu.

Gure ustez irakasle izango den pertsona batentzako nahiko gai garrantzitsua dela uste dugu. Izan ere, irakasle batek hurbiltasuna erakutsi behar du, baina aldi berean ikasleek jakin behar dute irakaslea errespetatzen. Ez da erosoa ez ikasleentzat ez irakasleentzat autoritate falta egotea klasean, biak kaltetuak ateratzen baitira. Gutako batek klase batean praktiketan egoteko aukera izan du eta hau izan da gehien somatu duen arazoetako bat. Hori da helburua, irakasleak errespetu puntu hori lortzea ikasleengan, baina ikasleek itota sentitu gabe. Azken finean, irakasle baten helburuetako bat klaseak ematerako orduan, bai ikaslea eta bai irakaslea klasean gustura sentitzea izan behar da.


jueves, 24 de octubre de 2013

irakasle miresgarriaren mapa kontzeptuala


Hau da guretzat irakasle miresgarria izango litzatekeenaren mapa kontzeptuala.

Espero dugu zuentzat gustokoa izatea.


txo taldearen elkarrizketen analisia

    Txo taldearen azken elkarketa honetan, bakoitzak egin dituen elkarrizketak entzun ditugu.
Informazio gutxi atera dugu, izan ere, idea guztiak ez ditugu apuntatu, eta elkarrizketako ideia orokorrak kontatu/azaldu ditugu batez ere. Horrek gaurko planteaturiko ariketa pixka bat baldintzatu du. Dena den, ideaia orokor horien artean pare bat azpimarratu ditugu.

     Lehenik eta behin, irakasle batek aipatu zuen berak uste zuela egunero heziketa fisikoa edo kirola eginda, gorputza aktibatu egiten zela eta ondorioz eguneko produktibitatea handiagotzen zela. Beraz, gorputz heziketa gutxi lantzen duten pertsonak, gorputza nekatuago somatzen dute eta ondorioz eguneroko produktibitatea gutxitu egingo da. Horregatik, irakasle hau ez zegoen ados DBHko eta Batxilerreko soinketa orduak hain urriak izatea.

     Bigarrenik, irakasle batek azpimarratu zuen, garrantzitsua zela egun zailetan bai irakasleen partetik eta bai ikasleen aldetik norberaren buruarekiko kontrola izatea, azken finean, ikasle batek arazo larri bat izan badu ez da komenigarria ikasle hori galderen bidez itotzea, baina horrek ez du esan nahi egin beharrekoetatik baztertu edo egin gabe utzi behar dituela.

lunes, 21 de octubre de 2013

IRAKASLEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Pasa den asteko ostiralean egin nion elkarrizketa nire irakasle miresgarriari Zornotzan. Aitortu behar dut nahiko gustora ibili nintzela elkarrizketa egiten. Hasieran egia da nahiko urduri nengoela, izan ere, denbora asko pasa da azkenengo bider ikusi nuenetik. Egin beharreko galderetaz aparte, beste zenbait galdera prestatu nituen berari egiteko, beste hainbat gai jorratu ahal izaeko. Egia da, nik pentsatutako galderetaz aparte, momentuan beragaz elkarrizketa egiten negoen bitartean beste galdera batzuk bururatu zitzaizkidala.

Berarekin egoteaz aparte, ikastolara bueltatzea arraroa iruditu zitzaidan, baina egia esanda oroimen on asko burura etorri zitzaizkidan txikitako bizipenak gogoratzerako orduan. Irakasle honeri elkarrizketa egitea pentsatu nuen berarekin momentu asko bizi izan ditudalako eta harreman oso eztua daukagulako. Lan hau oso interesgarria iruditu zait eta errepikatzekoo moduka ere.

viernes, 18 de octubre de 2013

IRAKASLE MIRESGARRIARI ELKARRIZKETA

Gaur egin diot elkarrizketa nire irakasle miresgarriari Iruñan, eta momentu unkigarria izan da. Egin beharreko galderetaz aparte, gai desberdinei buruz hitz egin dugu eta esan dezaket hezkuntzaren inguruan ikuspegia aberastu dudala elkarrizketa hau egin ondoren. Aintzinako pasarteak, egungo pasarteak eta etorkizunekoetaz aritu gara ere eta benetan bete egin nauen esperientzia izan da. Gainera, institutura bueltatzea eta iraganeko irakasleak eta ikasleak ikustea arraroa eta berezia izan da. Lan interesgarria dela uste dut eta errepikatzeko modukoa ere.

Irakaslearen elkarrizketaren esperientzia

Miresten genuen irakasle bati elkarrizketa bat egiteko eskatu ziguten, eta nik, batxilergoan izan nuen ingeleseko irakaslea aukeratu nuen elkarrizketa hori egiteko. Ramon du izena eta 30 urte baino gehiago daramatza irakasle bezala jarduten.

Berarekin aurrez aurre hitz egin aurretik, aurreko ostiralean gelditu ginen elkarrizketa hori egiteko. Behin ikastetxera helduta, ingeleseko mintegira joan ginen eta bertan hasi genuen elkarrizketa lasai lasai. Elkarrizketa interesgarria iruditu zitzaidan. Irakasle moduko bere hastapenak kontatu zizkidan, berak klaseak emateko erabiltzen duen metodologia, urteetan zehar bizi izan dituen anekdota batzuk... eta LOMCE legeari buruz zuen iritzia ere kontatu zidan.
Elkarrizketa amaitu ostean, berak egin zizkidan galdera batzuk ea nolakoak iruditu zitzaizkidan bere klaseak aurreko bi urteetan.

Horren ostean, amaitutzat eman genuen elkarrizketa. Esan bezala, interesgarria iruditu zitzaidan, eta eduki dudan irakasle bati buruz gauza gehiago jakiteko balio izan dit.


Markel Larrauri

lunes, 14 de octubre de 2013

education is the key



Ez det ezer jarriko bideoa azaltzeko, bakarrik ikusi bideoa eta gero komentatu ea zer iruditu zaizun.
Primeran dago!

mapa kontzeptuala





kaixo lagunak¡¡

hemen daukazute gure lehenengo mapa kontzeptuala, espero dugu iritzi ona izatea eta ulergarria izatea.
egileak: txo taldea

lunes, 7 de octubre de 2013

KILOMETROAK 2013 TOLOSA

Aitzakiarik gabeko jauzi baten aldeko aldarria, bihotzetik «ahora»

Milaka euskaltzale elkartu ziren atzo Tolosan 2013ko Kilometroak jaialdian, euskarak bihotzetik «ahora» salto egin behar duen aldarrikapena zabalduz. Eguraldia lagun, aurreikuspen guztiak bete ziren Emeterio Zaldibia protagonista nagusi izan zuen ekimenean. Lekukoa ere pasa zuten eta Orioko Herri Ikastolari dagokio datorren urteko jaiari begira jartzen hastea.

robert rosenthal

Gustatu egin zait testuaren hasiera, nola azaltzen duen zaldiaren kasua, eta esaten digu, nola begirada batengatik gauza pila esan dezakegu.

Irakasle asko berbera egiten dute ikasleekin. adibidez testuan agertzen den bezala, eginzituzten bi talde, berdinak baina irakasleak ez zuten horrela pentsatezen. 

Geroago beste azterketa egin zitutzten eta ikasle "suberdotatuak" nota hobea atera zuten.

Hau gertatu egin zen zeren irakasleak gehiago begiratzen zuten ikasleak, gehiago barre egiten zuten... besteak tratu guztiz ezberdina hartzen zuten.

Horretarako hau konpontzeko irakasleak egin berha dutena da denei berdin tratatu, eta ez batzuei hobeto eta beste batzuei txarrago.

Baita ere gustatu egin zidan frase bat, justo testuaren bukaeran esaten duena " si tratamos a una persona como lo que es, seguirá siendo lo que es; pero, si la tratamos como lo que podría ser, entonces se convertirá en todo lo que puede llegar a ser." 
Frase honek arrazoi justia dauka, zuk ume bati motibatzen badiozu eta ikasle on bat bezala tratatzen badiozu, zeguruenik ikale ona izango dela.


Endika Ledesma Zafra


domingo, 6 de octubre de 2013


ROBERT ROSENTHALEN GOGOETA

Robert Rosenthalen gogoeta oso interesgarria dela nabarmendu nahi dut alde batetik hezkuntzarekin erlazio handia daukalako eta bestetik ohartarazten gaituelako irakurleioi hainbat egoerataz imajinatu ezin genituenak ere.

Rosenthalen hausnarketak, hiru aipamen garrantzitsu ditu hezkuntzarekin lotuak. Lehenik, “Hans”zaldiaren istorioan, idazleak azaldu nahi du irakasleak izugarrizko garrantzia duela klasean tematika edo gaia azaltzerako orduan, hau da, erabiltzen dituen keinuak, begiradak, mugimenduak oso lagungarriak direlako ikasleen atentzioa eta barneratze prozesu horretarako.Ikasle guztien aurpegiekin egon behar du harremanean irakaslea. Ikusi behar du ikasle bakoitza nola ari den bere azalpena jarraitzen. Esperientziagatik, eserita edo asko mugitzen ez diren irakasleak ez zuten laguntzen ikasleen arreta mantentzen.

Bigarrenik, beste egoera guztiz desberdina azaltzen digu Rosenthalek. Pertsona gehienei bezala aurresupozizioak askotan protagonismo gehiagi hartzen dute, testuko adibideari jarraituz, ez dela berdina esatea talde bikain bat hartu behar duzula edo talde normal bat hartu behar duzula (azkenean emaitza desberdinak aterako baitira). Zati honetan aipatzen duen beste puntu garrantzitsu bat da, irakasleak ikasleekiko harrera bera izan behar duela guztiekin. Hau da, ahal den ehinean, nahiz eta, begirune berezia izan ikaslee batzueei besteek ere izan behar dute atentzio eta laguntza bera.Gela guztietan ikasleak mota guztietarikoak izango dira onak, oso onak, zailtasunak dituztenak… Beraz irakaslea moldatu behar da behar duten laguntza eskaintzen.

Hirugarrenik, liderraren paperaren inguruan, nire ustez ikasleak irakaslea hezitzailea eta laguntzailea bezala ikusi beharko luketela. Azken finean lider batek bere ideiak inposatu egiten ditu bere azpikoei eta irakaslearen lana ez da hori, baizik eta ikasleari ikasten laguntzea da.

Azkenik, oso esanguratsua iruditzen zait Johann Wolfgang Goethek esaten duena, pertsona bat den bezalakoa tratatzen badugu betikoa izaten jarraituko du baina izan daitekeen bezala tratatzen badugu orduan lortuko dugu izan daiteken hori lortzen. Esaldi honek asko pentsatuarazi dit.

                           

                                                         JON MCGRATH BULDAIN

viernes, 4 de octubre de 2013

Hezkuntzan sor daitezken arazoak eta irtenbideak

Irakasgaiko blogean irakurritako testuari buruz, esan beharra dago hezkuntzarekin lotura estua duela, eta aldi berean, arlo honen inguruko hainbat arazo ikus ditzakegula.
Esaldi batean, eta niretzat nabarmenena dena, aipatzen da irakasleek portaera hobea dutela beraien ustez azkarragoak diren ikasleekin, eta horrek, hainbat arazo ekar ditzake ikasleen artean.

Aurretik aipatutako arazoak, noski, ustetan hainbeste nabarmentzen ez diren ikasleei eragiten die gehienbat, izan ere, ustez arazoak dituzten ikasleek irakasleen laguntza gehiago eta enpatismo gehiago behar dituztelako behar duten bultzada hori emateko, eta ikasketak aurrera ateratzeko. Beraz, irakasleen urruntasun horrek ikasleen desmotibazioa ekar dezake ikasten jarraitzeko, eta are larriagoa dena oraindik, eskola porrota.
Beraz, arazo horiek ekiditzeko, irakasleek hainbat irtenbide bilatu beharko lituzkete, eta honako hauek izan daitezke horietako batzuk:

Irakasle ona izateko berebiziko ezaugarritzat alderdi pertsonala ikusten dut. Edozein lanen aurretik alderdi pertsonala dago beti, eta gehiago hezkuntza arloan lan eginda. Nire ustez, ikasleek irakaslea pertsona bezala ikusi beharko lukete eta ez irakasle bezala, askotan gertatzen den moduan. Gauzak horrela, ikasleek askoz konfiantza gehiago izango zuten irakaslearengan eta errendimendua handiagoa izateko aukerak askoz handiagoak izango ziren.

Beste ezaugarri bat, eta oso garrantzitsua baita ere, irakasleak ikasleekin egoteko eta hauei irakasteko duen motibazioa da. Alderdi hau berebizikoa iruditzen zait, gogotsu dagoen irakasle batek askoz hobeto transmititzen dielako informazioa ikasleei, eta aldi berean, ikasleek gogo gehiagorekin ikasten dutelako.

Ezaugarriekin jarraituz, irakasleak ikasleekin duen eguneroko portaera ere oso garrantzitsua da. Izan ere, ikasleek ikusi behar dute beraiekiko irakaslearen tratua berdina dela denentzat, eta azkarragoa izateagatik edo ikasteko zailtasun gehiago edukitzeagatik irakasleak kasu berdina eta tratu bera emango diela denei. Konkretuago hitz eginda, zailtasunak dituzten ikasleek tratu bereziagoa behar lukete irakasleengandik, laguntza gehiago emanez adibidez. Horrela ikusiko litzake benetan irakasleak ikasle guztiak maila parekatuan nahi lituzkeela.

Beraz, beti gertatu den bezala, eta gertatzen jarraituko den bezala, arazoak gertatu dira hezkuntzan, bai ikasleen aldetik, eta baita irakaleen aldetik ere. Baina jakinda hezkuntzan irakasleek botere handiagoa dutela, hauek ere esfortzu handiagoa egin behar dute, eta beraiek ikasleen artean sor ditzaketen arazoak murriztu, izan ere, eta batez ere LH-n, irakasleak erreferenteak direlako ikasleentzat, eta hauen ikasle bizitza ahalik eta errazena bihurtu behar dute, hauen errendimendua ere handiagoa izango baita.



Markel Larrauri

sábado, 28 de septiembre de 2013

Jarraian ikusiko duzuen web orri honetan hezkuntza arloan munduan errefernteak diren herrialdeen informazioa irakurri ahal izango duzue.

domingo, 22 de septiembre de 2013

Bullying-a egitearen ordaina

Bideo honetan ikusiko duzue zer gerta daitekeen zu baino handiagoa den ume bati egunero zirikatzen egoten bazara.

jueves, 19 de septiembre de 2013

hezkuntzaren baloreak

diapositiba honetan ikus dezakegu pertsonen/ hezkuntzaren balore garrantzitsuenetarikoak zeintzuk diren, adibidez bakea, adizkidetasuna, laguntza....

hezkuntza leku guztietan

argazki honetan ikusiko duzue hezkuntza edozein lekutan, eta edozein adinekin posible dela.

kirol web-gunea

Jarraian ikusiko duzuen web-orria lagungarria izan daiteke heziketa fisikoan interesatuta bazaudete.

ez etsi inoiz

Bideo honetan ez etsitzeari buruzko hitz eta irudiak ikusiko dituzue.