Irakasle funtzio ikasgai honetan hainbat gauza berri ikasten joan
nahiz irakaskuntzari buruz lauhileko honetan. Kontzeptu edo atal
hauek honakoak dira.
Ikasi dudan gauzarik garrantzitsuena, eta aldi berean zailena,
taldean lan egitea izan da. Taldeak kurtso hasieran egin genituen eta
denbora guzti honetan zehar elkarlanean egon gara. Esan dudan bezala,
gauzarik zailena izan da, taldeko kideak toki ezberdinetan bizi
garelako, eta ez dugulako asteburuetan batera lan egiteko aukerarik
izan eta lanak modu egokiagoan antolatzeko betarik izan. Lan
egiterako orduan, batzuetan kostatu izan zaigu denok batera
elkartzen, eskolaz kanpo bakoitzak baditugulako beste egin behar
batzuk baita ere, baina nahiko ondo moldatu izan gara denboraldi
honetan eta talde lanean etorkizunean hobeto aritzeko balio izan
didala uste dut.
Ikasi dudan beste gauza bat gurasoekin bilera bat antolatzea izan
da. Nire eta nire taldearen kasuan bakarkako bilera antolatzea
egokitu izan zaigu, eta modu onean lan egin dugula uste dut. Hau
egiteko, lehenbizi ikasle baten kasu bat prestatu dugu, eta berari
buruzko informe bat egin dugu. Gero bilera bideo baten grabatu behar
genuenez, honen gidoia prestatu dugu eta txostena baliatuz eta beste
talde baten laguntzaz bideoa grabatu dugu. Azkenik autoebaluazio bat
egin dugu. Ariketa hau baliagarria iruditu zait etorkizunerako, baina
denbora falta izan zaigula uste dut lan hobea egiteko.
Horrez gain, autoritateari buruz ere hainbat kontzptu ikasi ditut.
Hezkuntzan emateaz gain, gizartean betetzen dituen funtzioak ikasi
dutut, autoritate mota ezberdinak zein diren ikasi dut, generoan duen
garrantzia ikasi dut eta historian zehar izan duen garapena zein den
jakin dut. Horretarako, taldean batu gara eta gai honi buruzko
informazioa bilatzen hasi gara. Blogean honi buruzko sarrera bat egin
behar izan dugu eta ondoren, honen aurkezpen bat prestatu talde
txikitan azaltzeko. Taldean batu izan ditugu eginbeharrak eta azkenik
denon artean batu eta guztion informazioa elkartu dugu azkenean
aurkeztutako aurkezpena prestatzeko. Ariketa hau baliagarria izan
zait, honi buruz eta beste hainbat azalpenetako gaiei buruz eginiko
aurkezpenez datu baliagarri batzuk ikasi ditudalako.
Aurrekoetaz aparte, azalpenak emateko gaitasuna lortzen pixkanaka
ikasten nabil. Atal hau garrantzitsua iruditzen zait, azken finean
atal praktikoa baita eta irakasle batek egunero egin beharrekoa, bere
helburua azlapen bai teoriko edo bai praktikoen bidez ikasleei
kontzeptu ezberdinak irakastea baita. Hau ikasten joateko azalpenak
egiteko hainbat ariketa egin ditut. Ariketa hauek talde txikietan
izan dira, eta zer moduz aritu naizen jakiteko, entzuleei galdetu
diet nota bat jartzeko, hurrengorako zer hobetu behar dudan jakiteko,
eta aholkuren bat baldin badute, esateko.
Hau guztia esan eta gero, uste dut azaldu dudala nire ustez
ikasgai honetan lauhileko honetan zer izan den ikasi dudana eta nola
ikasi dudan. Nire oroimena erabilita behintzat hau izan da, eta
horrelako arrazoimena erabili dut, azken finean gogoratzen ez ditudan
ariketak ez didatelako balioko uste dut nire etorkizuenan, eta aipatu
dudana garrantzitsua izan daiteke lanbide honen oinarriaren bat
pixkanaka barneratzen hasteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario