viernes, 4 de octubre de 2013

Hezkuntzan sor daitezken arazoak eta irtenbideak

Irakasgaiko blogean irakurritako testuari buruz, esan beharra dago hezkuntzarekin lotura estua duela, eta aldi berean, arlo honen inguruko hainbat arazo ikus ditzakegula.
Esaldi batean, eta niretzat nabarmenena dena, aipatzen da irakasleek portaera hobea dutela beraien ustez azkarragoak diren ikasleekin, eta horrek, hainbat arazo ekar ditzake ikasleen artean.

Aurretik aipatutako arazoak, noski, ustetan hainbeste nabarmentzen ez diren ikasleei eragiten die gehienbat, izan ere, ustez arazoak dituzten ikasleek irakasleen laguntza gehiago eta enpatismo gehiago behar dituztelako behar duten bultzada hori emateko, eta ikasketak aurrera ateratzeko. Beraz, irakasleen urruntasun horrek ikasleen desmotibazioa ekar dezake ikasten jarraitzeko, eta are larriagoa dena oraindik, eskola porrota.
Beraz, arazo horiek ekiditzeko, irakasleek hainbat irtenbide bilatu beharko lituzkete, eta honako hauek izan daitezke horietako batzuk:

Irakasle ona izateko berebiziko ezaugarritzat alderdi pertsonala ikusten dut. Edozein lanen aurretik alderdi pertsonala dago beti, eta gehiago hezkuntza arloan lan eginda. Nire ustez, ikasleek irakaslea pertsona bezala ikusi beharko lukete eta ez irakasle bezala, askotan gertatzen den moduan. Gauzak horrela, ikasleek askoz konfiantza gehiago izango zuten irakaslearengan eta errendimendua handiagoa izateko aukerak askoz handiagoak izango ziren.

Beste ezaugarri bat, eta oso garrantzitsua baita ere, irakasleak ikasleekin egoteko eta hauei irakasteko duen motibazioa da. Alderdi hau berebizikoa iruditzen zait, gogotsu dagoen irakasle batek askoz hobeto transmititzen dielako informazioa ikasleei, eta aldi berean, ikasleek gogo gehiagorekin ikasten dutelako.

Ezaugarriekin jarraituz, irakasleak ikasleekin duen eguneroko portaera ere oso garrantzitsua da. Izan ere, ikasleek ikusi behar dute beraiekiko irakaslearen tratua berdina dela denentzat, eta azkarragoa izateagatik edo ikasteko zailtasun gehiago edukitzeagatik irakasleak kasu berdina eta tratu bera emango diela denei. Konkretuago hitz eginda, zailtasunak dituzten ikasleek tratu bereziagoa behar lukete irakasleengandik, laguntza gehiago emanez adibidez. Horrela ikusiko litzake benetan irakasleak ikasle guztiak maila parekatuan nahi lituzkeela.

Beraz, beti gertatu den bezala, eta gertatzen jarraituko den bezala, arazoak gertatu dira hezkuntzan, bai ikasleen aldetik, eta baita irakaleen aldetik ere. Baina jakinda hezkuntzan irakasleek botere handiagoa dutela, hauek ere esfortzu handiagoa egin behar dute, eta beraiek ikasleen artean sor ditzaketen arazoak murriztu, izan ere, eta batez ere LH-n, irakasleak erreferenteak direlako ikasleentzat, eta hauen ikasle bizitza ahalik eta errazena bihurtu behar dute, hauen errendimendua ere handiagoa izango baita.



Markel Larrauri

1 comentario:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakotxarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ETIKETEN BITARTEZ SINATU BEHAR DUZU
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    ustez arazoak dituzten ikasleek irakasleen laguntza gehiago eta enpatismo gehiago behar dituztelako behar duten bultzada hori emateko, eta ikasketak aurrera ateratzeko diozu. Niri ez zait argi geratzen noraino den zure interpretazioa eta noraino artikuluan dauden datuena oinarritua. Balizko enpatia horrek eta laguntza horrek ez ote dute ikaslea "erdipurdiko ikaslea" etiketa erosoaren atzean ezartzen, hobetzeko eskatu ez zaiolako egiten. Eta aurrerapausuak berari eginarazi beharrean, eginda ematen zaizkiolako horrek ikastea "zailagoa" litzatekeelako.
    Ez diot gauzak nik esan ditudan moduan direnik, baina bai ditugun datuekin horrela ere interpretatu daitekeela.

    ResponderEliminar