Irakasgai honetan irakasle baten lana zertan datzan ikusi
dut. Gainera klase hauetan alde praktikora askotan jo dugu eta hori, nire ustez,
irakaskuntza munduan garrantzitsuena da. Honen adibide argia irakasleari
egindako elkarrizketa da. Elkarrizketa honi esker irakasle baten lana zelakoa
den ikusi dut. Eta askotan irakaskuntza munduan kanpotik ikusten ez diren
gauzak beste alde batetik ikusi ditut.
Taldean ere lan egiten ikasi dut. Azken finean Blog-aren
jarraipena ez da momentuko lan bat soilik izan. Honekin lanean jarraipena
izaten ikasi dut eta ni urtetan zehar jarraitasuna askotan falta izan zait. Lan
honen bitartez ere beste kideen ideiak entzuten eta baloratzen ikasi ditut.
Beste alde batetik irakasle baten zer eginen barnean
tutoretza plangintza bat zelan doan eta zelan burutu behar den ikusi dugu. Irakasle on bat izateko,
tutore ona ere izan behar zara. Eta gurasoekin batzarrak egiterako orduan
zelako portaera eta joera eraman behar duzun haiek eroso sentitzeko ikasi dut.
Nire ustez irakasgai honetan lanarekiko jarraitasuna oso garrantzitsua
da eta niri konkretuki hasieran pixka bat kostatu zait. Izan ere, nire bizitzan
zehar ikasketan munduan ez dut jarraitasun handia eduki. Egia da, hasiera baten
egin beharreko gauza asko ez zutela ezertarako balio pentsatzen nuela, baina
klaseak aurrera joan ahala, ikusten joan naiz egindako ariketak garrantzia
handia eduki dutela irakaskuntza munduari dagokionez. Hilabete hauetan zehar
ikusi dut irakasle izatearen garrantziaz, izan ere irakasle batek pertsonak garatzen
laguntzen ditu eta horrela gizarte on bat eraikitzen laguntzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario