AUTORITATEA
GARRANTZI OBJETIBOA (Autoritatea orokorrean)
Autoritatea gizartean edozein esparrutan aurki dezakegu, ez da bereziki
klaseetan eman behar. Autoritatea arauak errespetatzeko beharrezkoa den jarrera
bat da, hartutako erabakiak exekutatu eta burutzeko eskumena duena. Gizartearen barruan autoritatea ikusten den esparru nagusienetako
bat familia da. Bertan, gurasoek beraien seme-alabengan influentzia maila bat
erakusten dute eta horrekin zer den zuzena eta zer ez adierazten diete.
HEZKUNTZAN DUEN ERAGINA
Autoritatea lantzerakoan bide desberdinak aurki ditzakegu helburu konkretu
hau lortzeko. Lehenbizi irakasle batek saiatu behar du bere klasea kontrolpean
izaten eta horretarako autoritatea ezin besteakoa da. Ikasleak konturatu behar
dira irakaslea dela gela horretan agintzen duena eta haien heziketaren partaide
izan behar duenez harenganako errespetua eduki behar dute.
Irakasle batek
beti mantendu behar du ikasleenganako gertutasun bat eta ahal duen guztietan
haien lan metodologia egokitzen saiatu behar da, baina aldi berean, autoritate
maila mantentzen. Irakasle askok, nahiago dute ikasleek errespetuz begiratzea,
lagun bezala edukitzea baino, izan ere, irakaslea ikasleei laguntzeko dago
baina ikasleek ez dute laguntzat hartu behar bestela gelan ez da behar den
giroa sortuko.
Ikasleengandik
aparte, gainontzeko irakasle eta erakundeekin ere eduki behar du autoritatea
irakasle batek, izan ere, irakasle batek
bere ideiak defendatu eta gainontzeko pertsonen aurrean erakutsi behar ditu
beldurrik gabe eta besteek zer esango duten pentsatu gabe. Horrela benetan
ikusten da bakoitzak duen izaera eta besteenganako izan dezaken autoritatea.
GENERO IKUSPEGIA
Autoritatean genero ikuspegia oso inportantea da. Betidanik gizartean
autoritatea/boterea eduki dutenak gizonak izan dira. Ia leku guztietako kargu
gorenak, presidenteak gizonak dira. Gizona betidanik ikusia izan da emakumea baina
indartsuagoa, boteretsuagoa, autoritate gehiagorekin …
Gure familietan, Aita da autoritatearen rola betetzen duena. Emakumearen
irudia ikusita egon da zaintzari moduan, bere seme-alabak zaintzeko ikuspegian,
baina emakumearen botere afektibo hori autoritate eza bezala kontsideratuta
dago.
Enpresetan kasu berdina ikusten dugu, gauzak aldatzen ari dira gutxika,
baina kargu altuenetan gizonak daude, adibidez ikastoletan, zuzendaria kasu
gehienetan gizona da. Klaseak emateko orduan baita autoritatea ikusten dugu.
ITURRI GARRANTZITSUAK ETA ESANGURATSUAK
Erabiliko iturrien artean
Wikipedia: Orrialde hau autoritatea zer hitzekin definitzen den zehazteko
erabili dugu, interpretazio bat edo beste sor daitezkeelako gai honen inguruan
www.profesorfrancisco.es/2009/12/autoridad-en-el-aula.html: Web orri hau irakasle batek
ikasleenganako autoritatea zenbat modu ezberdinetan inposatu daitekeen
begiratzeko erabili dugu. Bigarren hezkuntzan dago gehiago zentratua, baina
lehen hezkuntzarako ere baliagarria da.
Irakurri dut.
ResponderEliminarGauza asko esaten dituzue, baina ez daukat argi autoritateari nola eutsi behar zaion ikasgelan. Zuok?