Guk jorratuko dugun gaia irakasleak klase baten barruan eduki behar duen autoritatea da. Hainbat ideia baztertu ondoren hau aukeratzea erabaki dugu taldean uste dugulako egokiena dela gure egoerarako. Autoritateaz hitz egiten duguenean, irakasle batek klase bat ematerako orduan ikasleak era zuzen batean gidatzeari deritzogu.
Gure ustez irakasle izango den pertsona batentzako nahiko gai garrantzitsua dela uste dugu. Izan ere, irakasle batek hurbiltasuna erakutsi behar du, baina aldi berean ikasleek jakin behar dute irakaslea errespetatzen. Ez da erosoa ez ikasleentzat ez irakasleentzat autoritate falta egotea
klasean, biak kaltetuak ateratzen baitira. Gutako batek klase batean
praktiketan egoteko aukera izan du eta hau izan da gehien somatu duen
arazoetako bat. Hori da helburua, irakasleak errespetu puntu hori lortzea ikasleengan, baina ikasleek itota sentitu gabe. Azken finean, irakasle baten helburuetako bat klaseak ematerako orduan, bai ikaslea eta bai irakaslea klasean gustura sentitzea izan behar da.
martes, 29 de octubre de 2013
jueves, 24 de octubre de 2013
irakasle miresgarriaren mapa kontzeptuala
Hau da guretzat irakasle miresgarria izango litzatekeenaren mapa kontzeptuala.
Espero dugu zuentzat gustokoa izatea.
txo taldearen elkarrizketen analisia
Txo taldearen azken elkarketa honetan, bakoitzak egin dituen elkarrizketak entzun ditugu.
Informazio gutxi atera dugu, izan ere, idea guztiak ez ditugu apuntatu, eta elkarrizketako ideia orokorrak kontatu/azaldu ditugu batez ere. Horrek gaurko planteaturiko ariketa pixka bat baldintzatu du. Dena den, ideaia orokor horien artean pare bat azpimarratu ditugu.
Lehenik eta behin, irakasle batek aipatu zuen berak uste zuela egunero heziketa fisikoa edo kirola eginda, gorputza aktibatu egiten zela eta ondorioz eguneko produktibitatea handiagotzen zela. Beraz, gorputz heziketa gutxi lantzen duten pertsonak, gorputza nekatuago somatzen dute eta ondorioz eguneroko produktibitatea gutxitu egingo da. Horregatik, irakasle hau ez zegoen ados DBHko eta Batxilerreko soinketa orduak hain urriak izatea.
Bigarrenik, irakasle batek azpimarratu zuen, garrantzitsua zela egun zailetan bai irakasleen partetik eta bai ikasleen aldetik norberaren buruarekiko kontrola izatea, azken finean, ikasle batek arazo larri bat izan badu ez da komenigarria ikasle hori galderen bidez itotzea, baina horrek ez du esan nahi egin beharrekoetatik baztertu edo egin gabe utzi behar dituela.

lunes, 21 de octubre de 2013
IRAKASLEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA
Pasa den asteko ostiralean egin nion elkarrizketa nire irakasle miresgarriari Zornotzan. Aitortu behar dut nahiko gustora ibili nintzela elkarrizketa egiten. Hasieran egia da nahiko urduri nengoela, izan ere, denbora asko pasa da azkenengo bider ikusi nuenetik. Egin beharreko galderetaz aparte, beste zenbait galdera prestatu nituen berari egiteko, beste hainbat gai jorratu ahal izaeko. Egia da, nik pentsatutako galderetaz aparte, momentuan beragaz elkarrizketa egiten negoen bitartean beste galdera batzuk bururatu zitzaizkidala.
Berarekin egoteaz aparte, ikastolara bueltatzea arraroa iruditu zitzaidan, baina egia esanda oroimen on asko burura etorri zitzaizkidan txikitako bizipenak gogoratzerako orduan. Irakasle honeri elkarrizketa egitea pentsatu nuen berarekin momentu asko bizi izan ditudalako eta harreman oso eztua daukagulako. Lan hau oso interesgarria iruditu zait eta errepikatzekoo moduka ere.

viernes, 18 de octubre de 2013
IRAKASLE MIRESGARRIARI ELKARRIZKETA
Gaur egin diot elkarrizketa nire irakasle miresgarriari Iruñan, eta momentu unkigarria izan da. Egin beharreko galderetaz aparte, gai desberdinei buruz hitz egin dugu eta esan dezaket hezkuntzaren inguruan ikuspegia aberastu dudala elkarrizketa hau egin ondoren. Aintzinako pasarteak, egungo pasarteak eta etorkizunekoetaz aritu gara ere eta benetan bete egin nauen esperientzia izan da. Gainera, institutura bueltatzea eta iraganeko irakasleak eta ikasleak ikustea arraroa eta berezia izan da. Lan interesgarria dela uste dut eta errepikatzeko modukoa ere.
Irakaslearen elkarrizketaren esperientzia
Miresten genuen irakasle bati elkarrizketa bat egiteko eskatu ziguten, eta nik, batxilergoan izan nuen ingeleseko irakaslea aukeratu nuen elkarrizketa hori egiteko. Ramon du izena eta 30 urte baino gehiago daramatza irakasle bezala jarduten.
Berarekin aurrez aurre hitz egin aurretik, aurreko ostiralean gelditu ginen elkarrizketa hori egiteko. Behin ikastetxera helduta, ingeleseko mintegira joan ginen eta bertan hasi genuen elkarrizketa lasai lasai. Elkarrizketa interesgarria iruditu zitzaidan. Irakasle moduko bere hastapenak kontatu zizkidan, berak klaseak emateko erabiltzen duen metodologia, urteetan zehar bizi izan dituen anekdota batzuk... eta LOMCE legeari buruz zuen iritzia ere kontatu zidan.
Elkarrizketa amaitu ostean, berak egin zizkidan galdera batzuk ea nolakoak iruditu zitzaizkidan bere klaseak aurreko bi urteetan.
Horren ostean, amaitutzat eman genuen elkarrizketa. Esan bezala, interesgarria iruditu zitzaidan, eta eduki dudan irakasle bati buruz gauza gehiago jakiteko balio izan dit.
Markel Larrauri

lunes, 14 de octubre de 2013
education is the key
Ez det ezer jarriko bideoa azaltzeko, bakarrik ikusi bideoa eta gero komentatu ea zer iruditu zaizun.
Primeran dago!
mapa kontzeptuala
lunes, 7 de octubre de 2013
KILOMETROAK 2013 TOLOSA
Aitzakiarik gabeko jauzi baten aldeko aldarria, bihotzetik «ahora»
Milaka euskaltzale elkartu ziren atzo Tolosan 2013ko Kilometroak jaialdian, euskarak bihotzetik «ahora» salto egin behar duen aldarrikapena zabalduz. Eguraldia lagun, aurreikuspen guztiak bete ziren Emeterio Zaldibia protagonista nagusi izan zuen ekimenean. Lekukoa ere pasa zuten eta Orioko Herri Ikastolari dagokio datorren urteko jaiari begira jartzen hastea.

robert rosenthal
Gustatu egin zait testuaren hasiera, nola azaltzen duen zaldiaren kasua, eta esaten digu, nola begirada batengatik gauza pila esan dezakegu.
Irakasle asko berbera egiten dute ikasleekin. adibidez testuan agertzen den bezala, eginzituzten bi talde, berdinak baina irakasleak ez zuten horrela pentsatezen.
Geroago beste azterketa egin zitutzten eta ikasle "suberdotatuak" nota hobea atera zuten.
Hau gertatu egin zen zeren irakasleak gehiago begiratzen zuten ikasleak, gehiago barre egiten zuten... besteak tratu guztiz ezberdina hartzen zuten.
Horretarako hau konpontzeko irakasleak egin berha dutena da denei berdin tratatu, eta ez batzuei hobeto eta beste batzuei txarrago.
Baita ere gustatu egin zidan frase bat, justo testuaren bukaeran esaten duena " si tratamos a una persona como lo que es, seguirá siendo lo que es; pero, si la tratamos como lo que podría ser, entonces se convertirá en todo lo que puede llegar a ser."
Frase honek arrazoi justia dauka, zuk ume bati motibatzen badiozu eta ikasle on bat bezala tratatzen badiozu, zeguruenik ikale ona izango dela.
Endika Ledesma Zafra
domingo, 6 de octubre de 2013
ROBERT ROSENTHALEN GOGOETA
Robert Rosenthalen gogoeta oso interesgarria
dela nabarmendu nahi dut alde batetik hezkuntzarekin erlazio handia daukalako
eta bestetik ohartarazten gaituelako irakurleioi hainbat egoerataz imajinatu
ezin genituenak ere.
Rosenthalen hausnarketak, hiru aipamen garrantzitsu ditu hezkuntzarekin
lotuak. Lehenik, “Hans”zaldiaren istorioan, idazleak azaldu nahi du irakasleak
izugarrizko garrantzia duela klasean tematika edo gaia azaltzerako orduan, hau
da, erabiltzen dituen keinuak, begiradak, mugimenduak oso lagungarriak direlako
ikasleen atentzioa eta barneratze prozesu horretarako.Ikasle
guztien aurpegiekin egon behar du harremanean irakaslea. Ikusi behar du ikasle
bakoitza nola ari den bere azalpena jarraitzen. Esperientziagatik, eserita
edo asko mugitzen ez diren irakasleak ez zuten
laguntzen ikasleen arreta mantentzen.
Bigarrenik, beste egoera guztiz desberdina azaltzen digu
Rosenthalek. Pertsona gehienei bezala aurresupozizioak askotan protagonismo
gehiagi hartzen dute, testuko adibideari jarraituz, ez dela berdina esatea
talde bikain bat hartu behar duzula edo talde normal bat hartu behar duzula (azkenean
emaitza desberdinak aterako baitira). Zati honetan aipatzen duen beste puntu
garrantzitsu bat da, irakasleak ikasleekiko harrera bera izan behar duela
guztiekin. Hau da, ahal den ehinean, nahiz eta, begirune berezia izan ikaslee
batzueei besteek ere izan behar dute atentzio eta laguntza bera.Gela guztietan
ikasleak mota guztietarikoak izango dira onak, oso onak, zailtasunak dituztenak…
Beraz irakaslea moldatu behar da behar duten laguntza eskaintzen.
Hirugarrenik, liderraren paperaren inguruan, nire ustez
ikasleak irakaslea hezitzailea eta laguntzailea bezala ikusi beharko luketela.
Azken finean lider batek bere ideiak inposatu egiten ditu bere azpikoei eta irakaslearen lana ez da hori, baizik eta ikasleari
ikasten laguntzea da.
Azkenik, oso esanguratsua iruditzen zait
Johann Wolfgang Goethek esaten duena, pertsona bat den bezalakoa tratatzen
badugu betikoa izaten jarraituko du baina izan daitekeen bezala tratatzen
badugu orduan lortuko dugu izan daiteken hori lortzen. Esaldi honek asko pentsatuarazi
dit.
JON MCGRATH BULDAIN
viernes, 4 de octubre de 2013
Hezkuntzan sor daitezken arazoak eta irtenbideak
Irakasgaiko
blogean irakurritako testuari buruz, esan beharra dago hezkuntzarekin
lotura estua duela, eta aldi berean, arlo honen inguruko hainbat
arazo ikus ditzakegula.
Esaldi
batean, eta niretzat nabarmenena dena, aipatzen da irakasleek
portaera hobea dutela beraien ustez azkarragoak diren ikasleekin, eta
horrek, hainbat arazo ekar ditzake ikasleen artean.
Aurretik
aipatutako arazoak, noski, ustetan hainbeste nabarmentzen ez diren
ikasleei eragiten die gehienbat, izan ere, ustez arazoak dituzten
ikasleek irakasleen laguntza gehiago eta enpatismo gehiago behar
dituztelako behar duten bultzada hori emateko, eta ikasketak aurrera
ateratzeko. Beraz, irakasleen urruntasun horrek ikasleen
desmotibazioa ekar dezake ikasten jarraitzeko, eta are larriagoa dena
oraindik, eskola porrota.
Beraz,
arazo horiek ekiditzeko, irakasleek hainbat irtenbide bilatu beharko
lituzkete, eta honako hauek izan daitezke horietako batzuk:
Irakasle
ona izateko berebiziko ezaugarritzat alderdi pertsonala ikusten dut.
Edozein lanen aurretik alderdi pertsonala dago beti, eta gehiago
hezkuntza arloan lan eginda. Nire ustez, ikasleek irakaslea pertsona
bezala ikusi beharko lukete eta ez irakasle bezala, askotan gertatzen
den moduan. Gauzak horrela, ikasleek askoz konfiantza gehiago izango
zuten irakaslearengan eta errendimendua handiagoa izateko aukerak
askoz handiagoak izango ziren.
Beste
ezaugarri bat, eta oso garrantzitsua baita ere, irakasleak ikasleekin
egoteko eta hauei irakasteko duen motibazioa da. Alderdi hau
berebizikoa iruditzen zait, gogotsu dagoen irakasle batek askoz
hobeto transmititzen dielako informazioa ikasleei, eta aldi berean,
ikasleek gogo gehiagorekin ikasten dutelako.
Ezaugarriekin
jarraituz, irakasleak ikasleekin duen eguneroko portaera ere oso
garrantzitsua da. Izan ere, ikasleek ikusi behar dute beraiekiko
irakaslearen tratua berdina dela denentzat, eta azkarragoa
izateagatik edo ikasteko zailtasun gehiago edukitzeagatik irakasleak
kasu berdina eta tratu bera emango diela denei. Konkretuago hitz
eginda, zailtasunak dituzten ikasleek tratu bereziagoa behar lukete
irakasleengandik, laguntza gehiago emanez adibidez. Horrela ikusiko
litzake benetan irakasleak ikasle guztiak maila parekatuan nahi
lituzkeela.
Beraz,
beti gertatu den bezala, eta gertatzen jarraituko den bezala, arazoak
gertatu dira hezkuntzan, bai ikasleen aldetik, eta baita irakaleen
aldetik ere. Baina jakinda hezkuntzan irakasleek botere handiagoa
dutela, hauek ere esfortzu handiagoa egin behar dute, eta beraiek
ikasleen artean sor ditzaketen arazoak murriztu, izan ere, eta batez
ere LH-n, irakasleak erreferenteak direlako ikasleentzat, eta hauen
ikasle bizitza ahalik eta errazena bihurtu behar dute, hauen
errendimendua ere handiagoa izango baita.
Markel
Larrauri
Suscribirse a:
Entradas (Atom)