martes, 17 de diciembre de 2013

Hurrengo lerroetan irakasle funtzioan ikasitakoaz mintzatuko naiz.

Hasteko, mapa kontzeptualan ageri den bezala, hiru azpigaitan banatuko dut ikasgaia. Alde batetik lan taldea, bestetik bakarkako lana eta azkenik lan modularra.

Lan taldeari dagokionez, uste dut ikasgaiko alderik garrantzitsuena dela, lauhilabete honetan zehar egin ditugun lan gehienak taldeka izan baitira. Aspektu hau nabarmendu nahiko nuke, nire ustez, ikasteko metodorik egokiena delako. Ikasturte hasieran, blog bat sortu genuen txo taldekoek, bertan hezkuntzari buruzko albisteak ipini ditugu, honek balio zian dit ehin batean gaur egungo hezkuntzaren egoera zein den jakinaraztea.
Bestalde, lan konkretuetan finkatuz, tutoretzarena, ebaluazioarena eta autoritatearena aipatu nahiko nituzke. Tutoretzaren lanak balio izan dit tutore baten papera nolako den jakiteko. Ariketa oso ongi planteatuta zegoen eta taldeak gogotsu hartu duelakoan nago, horren bidez errealitatera asko hurbildu ginen eta argi gelditu zen tutore batek nola planteatu behar duen bilera bat gurasoekin, zer nolako jarrera izan behar duen...
Ebaluazioarekin jarraituz, errebalida on bat izatea oso garrantzitsua dela uste dut, bestela oso zaila da nota zehatz bat jartzea. Ariketa hau ere niretzat oso betegarria izan da, azken finean, benetako egoera batetara eramaten gaituelako, nik gai bat azaltzea eta beste ikasleak gero niri azaltzea. Ariketa honen bidez ikasi dut behar den bezala ebaluatzen.

Bakarkako lanei dagokienez, esperientzia oso atsegina izan zen nire irakasle miresgarriarekin bat egitea elkarrizketa bat egiteko eta hezkuntzan bizitakoak azaltzea. Hemen hainbat gauza ikasi nituen, alde batetik irakasle bat izan behar dituen jarrera edo ezaugarri nagusienak eta bestetik zeintzuk izan daitezkeen irakaskuntzaren onurak eta zailtasunak.

Bukatzeko, lan modularrari dagokionez, ikerketa lan bat egiten ikasi dut. Oso baliagarriak iruditu zaizkit ikasgai honetan emandako testuak oso zehatzak eta mamitsuak direlako. Bigarren ikerketa lana izanik, hasieran egiten nituen akats batzuk hobetzera ekarriko dit. Honekin esan nahi dudana da asko ikasi dudan ikasgaia dela eta errealitatera gehien hurbildu dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario