ROBERT ROSENTHALEN GOGOETA
Robert Rosenthalen gogoeta oso interesgarria
dela nabarmendu nahi dut alde batetik hezkuntzarekin erlazio handia daukalako
eta bestetik ohartarazten gaituelako irakurleioi hainbat egoerataz imajinatu
ezin genituenak ere.
Rosenthalen hausnarketak, hiru aipamen garrantzitsu ditu hezkuntzarekin
lotuak. Lehenik, “Hans”zaldiaren istorioan, idazleak azaldu nahi du irakasleak
izugarrizko garrantzia duela klasean tematika edo gaia azaltzerako orduan, hau
da, erabiltzen dituen keinuak, begiradak, mugimenduak oso lagungarriak direlako
ikasleen atentzioa eta barneratze prozesu horretarako.Ikasle
guztien aurpegiekin egon behar du harremanean irakaslea. Ikusi behar du ikasle
bakoitza nola ari den bere azalpena jarraitzen. Esperientziagatik, eserita
edo asko mugitzen ez diren irakasleak ez zuten
laguntzen ikasleen arreta mantentzen.
Bigarrenik, beste egoera guztiz desberdina azaltzen digu
Rosenthalek. Pertsona gehienei bezala aurresupozizioak askotan protagonismo
gehiagi hartzen dute, testuko adibideari jarraituz, ez dela berdina esatea
talde bikain bat hartu behar duzula edo talde normal bat hartu behar duzula (azkenean
emaitza desberdinak aterako baitira). Zati honetan aipatzen duen beste puntu
garrantzitsu bat da, irakasleak ikasleekiko harrera bera izan behar duela
guztiekin. Hau da, ahal den ehinean, nahiz eta, begirune berezia izan ikaslee
batzueei besteek ere izan behar dute atentzio eta laguntza bera.Gela guztietan
ikasleak mota guztietarikoak izango dira onak, oso onak, zailtasunak dituztenak…
Beraz irakaslea moldatu behar da behar duten laguntza eskaintzen.
Hirugarrenik, liderraren paperaren inguruan, nire ustez
ikasleak irakaslea hezitzailea eta laguntzailea bezala ikusi beharko luketela.
Azken finean lider batek bere ideiak inposatu egiten ditu bere azpikoei eta irakaslearen lana ez da hori, baizik eta ikasleari
ikasten laguntzea da.
Azkenik, oso esanguratsua iruditzen zait
Johann Wolfgang Goethek esaten duena, pertsona bat den bezalakoa tratatzen
badugu betikoa izaten jarraituko du baina izan daitekeen bezala tratatzen
badugu orduan lortuko dugu izan daiteken hori lortzen. Esaldi honek asko pentsatuarazi
dit.
JON MCGRATH BULDAIN
Kaixo.
ResponderEliminarOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
---------------------------------------
FORMATUA KENDU BEHAR DIOZU INONDIK KOPIATUTAKOARI.
ARGITARATU ETA GERO, BEGIRATU BEHAR DUZU ZEIN ITXURA HARTZEN DUEN BLOGEAN
TITULUA IPINI BEHAR DIOZU
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
Esaldi honek asko pentsatuarazi dit diozu; horixe erakustea ez litzateke bat ere gaizki egongo. Horrela (nekez irakurri eta gero) pobre geratu dira ideiak, gehiegi landu gabe.