Irakasgaiko
blogean irakurritako testuari buruz, esan beharra dago hezkuntzarekin
lotura estua duela, eta aldi berean, arlo honen inguruko hainbat
arazo ikus ditzakegula.
Esaldi
batean, eta niretzat nabarmenena dena, aipatzen da irakasleek
portaera hobea dutela beraien ustez azkarragoak diren ikasleekin, eta
horrek, hainbat arazo ekar ditzake ikasleen artean.
Aurretik
aipatutako arazoak, noski, ustetan hainbeste nabarmentzen ez diren
ikasleei eragiten die gehienbat, izan ere, ustez arazoak dituzten
ikasleek irakasleen laguntza gehiago eta enpatismo gehiago behar
dituztelako behar duten bultzada hori emateko, eta ikasketak aurrera
ateratzeko. Beraz, irakasleen urruntasun horrek ikasleen
desmotibazioa ekar dezake ikasten jarraitzeko, eta are larriagoa dena
oraindik, eskola porrota.
Beraz,
arazo horiek ekiditzeko, irakasleek hainbat irtenbide bilatu beharko
lituzkete, eta honako hauek izan daitezke horietako batzuk:
Irakasle
ona izateko berebiziko ezaugarritzat alderdi pertsonala ikusten dut.
Edozein lanen aurretik alderdi pertsonala dago beti, eta gehiago
hezkuntza arloan lan eginda. Nire ustez, ikasleek irakaslea pertsona
bezala ikusi beharko lukete eta ez irakasle bezala, askotan gertatzen
den moduan. Gauzak horrela, ikasleek askoz konfiantza gehiago izango
zuten irakaslearengan eta errendimendua handiagoa izateko aukerak
askoz handiagoak izango ziren.
Beste
ezaugarri bat, eta oso garrantzitsua baita ere, irakasleak ikasleekin
egoteko eta hauei irakasteko duen motibazioa da. Alderdi hau
berebizikoa iruditzen zait, gogotsu dagoen irakasle batek askoz
hobeto transmititzen dielako informazioa ikasleei, eta aldi berean,
ikasleek gogo gehiagorekin ikasten dutelako.
Ezaugarriekin
jarraituz, irakasleak ikasleekin duen eguneroko portaera ere oso
garrantzitsua da. Izan ere, ikasleek ikusi behar dute beraiekiko
irakaslearen tratua berdina dela denentzat, eta azkarragoa
izateagatik edo ikasteko zailtasun gehiago edukitzeagatik irakasleak
kasu berdina eta tratu bera emango diela denei. Konkretuago hitz
eginda, zailtasunak dituzten ikasleek tratu bereziagoa behar lukete
irakasleengandik, laguntza gehiago emanez adibidez. Horrela ikusiko
litzake benetan irakasleak ikasle guztiak maila parekatuan nahi
lituzkeela.
Beraz,
beti gertatu den bezala, eta gertatzen jarraituko den bezala, arazoak
gertatu dira hezkuntzan, bai ikasleen aldetik, eta baita irakaleen
aldetik ere. Baina jakinda hezkuntzan irakasleek botere handiagoa
dutela, hauek ere esfortzu handiagoa egin behar dute, eta beraiek
ikasleen artean sor ditzaketen arazoak murriztu, izan ere, eta batez
ere LH-n, irakasleak erreferenteak direlako ikasleentzat, eta hauen
ikasle bizitza ahalik eta errazena bihurtu behar dute, hauen
errendimendua ere handiagoa izango baita.
Markel
Larrauri
Kaixo.
ResponderEliminarOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakotxarentzako zatia
---------------------------------------
ETIKETEN BITARTEZ SINATU BEHAR DUZU
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
ustez arazoak dituzten ikasleek irakasleen laguntza gehiago eta enpatismo gehiago behar dituztelako behar duten bultzada hori emateko, eta ikasketak aurrera ateratzeko diozu. Niri ez zait argi geratzen noraino den zure interpretazioa eta noraino artikuluan dauden datuena oinarritua. Balizko enpatia horrek eta laguntza horrek ez ote dute ikaslea "erdipurdiko ikaslea" etiketa erosoaren atzean ezartzen, hobetzeko eskatu ez zaiolako egiten. Eta aurrerapausuak berari eginarazi beharrean, eginda ematen zaizkiolako horrek ikastea "zailagoa" litzatekeelako.
Ez diot gauzak nik esan ditudan moduan direnik, baina bai ditugun datuekin horrela ere interpretatu daitekeela.