SUMMERHILL
ESKOLA
Alexander Neill, Eskoziako pedagogo bat da.
Ordezkapenak egin zituen eskola desberdinetan, esperientzia horretan zigor
fisikoak asko harritu zioten. 1924an, Summerhill eskola sortu zuen, bertan sistema
pedagogiko askea ezarri zuen (etxerako lanik gabekoa). Neillek eskola sortu
baino lehen pedagogo bat ezagutu zuen, Homer Lein, honek eragin handia sortu
zuen Neillengan (autogobernua, umeen emozioen lanketa, emaitza akademikoen aurretik).
Summerhill eskola demokratikotzat hartzen da, bertan, arauak, legeak, erabakiak
etab…denen artean adosten baitira. Horretarako, garrantzitsua da umeak txikitatik
sexu desberdineko pertsonekin erlazionatzea. Eskola honetan, garrantzi
izugarria ematen zaie emozioei, Neillen arabera, umeen ongizate emozionala
azterketen emaitzen gainetik dago. Helburu hori lortzeko askatasuna eskaintzen
zaie bertako ikasleei (norberak egin nahi duena egitea, besteak mindu gabe.).
Aipatzen du, ume aske batek pertsonalitatea erakusten duela, horregatik eskola
izan behar du leku bat non umeek haien identitatea zein den defini dezaketela.
Jolasak Summerhilleko jarduera garrantzitsuenetarikoa da, bertan ikasle
bakoitzaren sormena lantzen delako.
Bideo honetan, irakasteko modu desberdin bat
planteatzen dutenez, interesgarria iruditu zait aipatzea. Gainera, hausnarketa
bat egitera bultzatzen duela uste dut azaltzen diren esaldi sakon guztiengatik.
Ikusi dut. Lanketa egokia, akaso, T eta Hrako.
ResponderEliminar